MARTXOAREN 23AN, ZATOZ GUREKIN KORRIKARA!

Aurten, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federaziotik Korrikako kilometro bat erosi dugu Donostian, Loiola auzoan. Horregatik, denok animatzen zaituztegu, seme-alabekin, lagunekin, familiarekin… gurekin korrikan ateratzera!
Oinez, bizikletan, gurpil-aulkian, trizikloan, lagunduta… denon parte-hartzea nahi dugu, anima zaitezte!
MARTXOAREN 23an (larunbata) pasako da Korrika Donostiatik.

Non elkartuko gara?

LOIOLAKO TOPOAREN parada KANPOALDEAN, 17:30etan. Denak batera joango gara kilometroa dugun tokira (Antzieta pasealekura). 18:30ak aldera jasoko dugu lekukoa. Bertan egongo gara Federazioko langileak zuekin ibilbidea egiteko.
Gogoratu, diru ekarpena egin nahi izanez gero, 5/10/20…€ko laguntza eman dezakezula (ez da derrigorrezkoa eta berdin etor zaitezkete):
Kutxabank: ES35 2095 5009 73 1062647689
Kontzeptua: Izen-abizenak + Korrika
Mesedez, etortzekoak bazarete bete ondorengo formularioa: https://forms.gle/3JENA2REisa2XKzX7
Eskerrik asko eta martxoaren 23an elkar ikustea espero dugu!
Buscar
Noticias recientes