GIPUZKOAKO SLALOM TXAPELKETA GURPIL-AULKIAN

Otsailaren 18an egin genuen Gipuzkoako slalom txapelketa gurpil-aulkian Lasarte-Oriako Michelin frontoian. Kirolariek Espainiako Txapelketarako beharrezko gutxieneko denborak egiteko aukera izan zuten. Giro bikaina eta kirolaren baloreak argi ikusi genituen.

Ostadar eta Kemen elkarteko kirolariek parte hartu zuten igandeko txapelketan. Bestalde, Sergio Fernandez kirolaria gogoan izan genuen atzokoan. izan ere, Fernandezek urte ugari egin zituen slalomean lehiatzen, emaitzak bikainak lortuz gainera! 

 

Bilatu
Azken berriak