JAKIN NAHI DUZU ZEIN IZANGO DEN KIROL ERRONKEN SARIA?

Gipuzkoako Kirol Egokituen Federaziotik duela para bat aste I. ELKARTEEN ARTEKO KIROL ERRONKEN TXAPELKETA abian jarri dugu. Helburu nagusia da, egun ditugun neurriak direla eta, jarduera fisikoa egiteko aukera desberdinak izatea eta elkarteen artean ezagutzea. Birtualki bada ere, motibazioa bultzatzeko ekimen bezala zabaldu dugu. Zazpi erronka ezberdin egongo dira eta elkarteek nahi duten erronketan parte har dezakete. Ez da derrigorrezkoa denetan parte hartzea. Hori bai, erronkak puntuagarriak dira eta sailkapen orokorra erronka bat bukatzen denean eguneratuko da.

Dagoeneko lehen erronka egina dago, EUSKAL PILOTARENA. Parte-hartze handia izan dugu eta pozgarria da benetan elkarteak erronkak egiten ikustea.

Erronkekin aurrera jarraitzeko, TXAPELKETAREN SARIA zein izango den jakinarazi nahi dizuegu, IZUGARRIA baita.

Real Sociedad Fundazioari esker, egoerak uzten duenean, VIP ESPERIENTZIA bat bizitzeko aukera izango du talde irabazleak Realaren partida batean. Nahiz eta orain ezinezko izango den Covid-19a dela eta, aurrerago egiteko aukera egongo da! Reale Arenako toki ikusgarrienean, partida bat ikusteko aukera! Sariaren argibide gehiago #erronka atalean ikusi ahal izango da!


 

Bilatu
Azken berriak