‘EMAKUMEA ETA KIROLA’ MAHAI-INGURUA ZEGAMAN

Datorren ostegunean, martxoak 5, ‘Emakumea eta Kirola’ mahai-ingurua egingo da Zegamako Kultur Etxean, 19:00etan. Bertan egongo dira Ruth Cayero, Maider Mendizabal eta Rosa Lasagabaster kirolariak beren esperientzia azaltzen. Eurekin Alicia Figueroa, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko zuzendari teknikoa ariko da moderatzaile lanetan. Denen artean, emakumeak kirolean oraindik bizi dituzten zailtasunak eta erronka berriak azalduko dituzte. Anima zaitezte!


 

Parteka ezazu:
Share on facebook
Facebook
Share on twitter
Twitter
Share on telegram
Telegram
Share on whatsapp
WhatsApp
Bilatu
Azken berriak