ERRUGBI TOPAKETA HERNANIN

Datorren igandean, martxoak 1, haur eta gazteentzako errugbi topaketa antolatu dugu Federaziotik Hernaniko Errugbi elkartearekin batera. Desgaitasuna duten haur eta gazteentzako beste aukera bat eskaintzen da oraingoan. 11:00etan hasiko da jardunaldia Landara errugbi zelaian eta izena eman nahi duenak eskolaegokituak@gkef-fgda.org helbidean egin beharko du. Ondo pasatzeko eta errugbia ezagutzeko tartea izango duzue, anima zaitezte!


 

Bilatu
Azken berriak