Beste urte batez, urrian hasiko da Eskola Kirol Egokitua (EKE) Gipuzkoako hainbat herritan. 2024-2025 denboraldian, aretoko saioak eta aretoko saioak egiten jarraituko dugu 6-21 urte bitartean duten haur eta gazteekin. Aurten, hurrengo herrietan eskainiko dugu zerbitzua: Andoain, Beasain, Donostia, Elgoibar, Irun, Hondarribia, Legazpi, Ordizia, Urnieta, Urretxu, Tolosa eta Zumarraga.
Eskola kiroleko programak dituen helburu berberak lortzeko asmoarekin, desgaitasuna duten gazteek ere espezializatuago dauden teknikariekin astean 2 kirol- saio egiteko aukera eman nahi zaie EKE programaren bitartez. Ondoren, herri-mailan dauden azpiegitura eta kirol- ohituren arabera, kirol espezifiko/ egokituren bat praktikatu nahi duten gazteei elkarte ezberdinetarako orientazio eta akonpainamendua eskaintzen da.
Taldeak osatzeko garaian, gazte bakoitzaren ezaugarri eta beharrak aztertzen ditugu, norberari hobeto dagokion eskaintza egiten zaio, jarduera mota, jardueraren ordutegia, instalakuntzaren irisgarritasuna, taldearen osaketa eta arreta egokia bermatzeko taldekide- monitore ratioak kontutan izanda.
Izen-emateak irekita
Irailaren 13a arte irekita egongo programa honetan izena emateko aukera. Informazio gehiago nahiz izanez gero, Federaziora deitu dezakezue (943462514) edota multikirola@gkef-fgda.org helbidera idatzi. Izena eman nahi duen edonork hurrengo estekan aurkituko duen formularioa bete behar du:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdBJDxsK2f3LtNQEfk6ZwWUTemK6D59svFJ26obgOvClzw6kQ/viewform?usp=sharing