UDALEKU IREKIAK 2023 GIPUZKOAN

Beste urte batez udaleku irekiak antolatu ditugu Gipuzkoako hainbat eskualdetan. Aurten, ekainaren 26tik uztailaren 21era izango dira, betiko ordutegian: 09:30etik 13:30era. 10 urtetik 21era bitarteko haur eta gazteentzat zuzenduta daude udaleku hauek. Izen-emateak irekita daude dagoeneko eta maiatzaren 12an amaituko da inskripzioa egiteko aukera.

Parte-hartze handia

Beheko irudian dituzue udalekuak egingo diren herriak eta prezioak. Edozein zalantza izanez gero, Federazioarekin harremanetan jar zaitezkete. Azkenik, eskerrak eman Gipuzkoako Foru Aldundiari (Gazteria eta Gizarte Politika), Kutxa Fundazioari eta Irizar-i udaleku hauek antolatzen laguntzeagatik. Geroz eta parte-hartzaile gehiago daude urtero eta guztion beharra dugu!

Bilatu
Azken berriak