20 URTE ILUSIOAK ERABERRITZEN

2022 bukaeran 20 urte bete dira Federazioko ateak ireki zirenetik. Orduan, hainbat kirol elkartek bultzatuta eta Mikel Izagirre buruan zela, kirol egokitua Gipuzkoan antolatzeko eta bultzatzeko helburuarekin sortu zen Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa. Ordutik Federazioaren misioa argia izan da urte hauetan guztietan: desgaitasuna duten pertsona guztiek, haurrak, gazteak eta helduak kirola egiteko aukera izatea esparru ezberdinetan. Guztiona baita kirola egiteko eskubidea.

Egitasmo ugari

2002 urtetik hainbat programa martxan jarri ditu Federazioak eskubide hori bermatzeko saiakera eginez: eskola kirol egokitua, Gipuzkoako kirol modalitate ezberdinen txapelketak, teknifikazio programa, kirol elkarteekin batera aurrera eramandako jarduerak, udaleku irekiak, oztoporik gabeko bainua hondartzan, sentsibilizazio saioak ikastetxeetan, eskola adineko kirol inklusiboagorako gida, etab. Egitasmo eta zerbitzue hauei esker, desgaitasuna duten pertsona askok kirola egiteko aukera izan dute euren bizi kalitatea hobetuz. Oraindik arrakalak badaudela jakina da baina bidea egiten ari garela esan dezakegu!

Bide honetan, bidelagun ugari izan ditugu: Gipuzkoako Foru Aldundia, udaletxeak, kirol elkarteak, entitate pribatuak, ikastetxeak, unibertsitateak, boluntarioak, familiak, praktiketako ikasleak, etab. Baina batez ere pertsonek osatzen duzue Federazioa, gure motorra zuek zaretelako. Egunero gure zerbitzu eta eskaintzari esker pertsona batzuen egunerokoa zerbait errazagoa eta politagoa egiten saiatzen garelako denon artean. Beste urte askorengatik jarrai dezagun lanean ilusio eta gogo berdinekin!

 

Parteka ezazu:
Facebook
Twitter
Telegram
WhatsApp
Bilatu
Azken berriak