ESKOLA KIROL EGOKITUA MARTXAN JARTZEKO PREST

Urola Erdiko 2022-2023 eskola kirol egokituko eskaintzaren aurkezpena egin genuen pasa den astean, Azkoitian. Bertan, Azpeitia eta Azkoitiko udaletako ordezkariekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Marea Urdinarekin bat egin genuen jende gehiagok parte har dezan jardueran animatuz, izan ere, elkarlanaren fruitu da desgaitasuna duten haur eta gazteentzako eskola kirol egokituaren eskaintza. Aurten ere, bailarako haur eta gazteek eskola kirola egiteko aukera izango dute, beste edozein pertsona bezala.

 

Denboraldi honetako eskaintza

 

Urrian hasiko dira eskola kirol egokituko saioak Azkoitian eta Azpeitian. Ikastetxeen bitartez egin beharko dute izen-ematea interesa duten parte-hartzaileek. Ordutegiak eta jarduera zabaltzeko egindako bideoa hurrengo estekan aurkituko duzue: https://bit.ly/3RXd4F2

 

 

Bilatu
Azken berriak