GIPUZKOAKO IGERIKETA EGOKITUKO TXAPELKETA ORDIZIAN

Datorren larunbatean, apirilak 2, Gipuzkoako Igeriketa Egokituko Txapelketak egingo da Ordiziako Majori kiroldegian. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak antolatuta, igerilari ugari parte hartuko dute aurtengo edizioan. Izan ere, azken bi urteetan, Covid pandemia dela eta, parte-hartzaile gutxiago animatu ziren.

Gipuzkoako txapelketa egiteaz gain, beste erkidegoetako igerilariek ere parte hartzeko aukera dute, open txapelketa ere egiten baita. Hala, aurten, Arabatik, Bizkaitik, Errioxatik eta Nafarroatik etorriko dira zenbait parte-hartzaile. Txapelketa 16:00etan hasiko da, eta hemendik, gonbidatuta zaudete lehiaketa ikustera!

 

Bilatu
Azken berriak