BADATOR EUSKAL PILOTA EGOKITUKO FINALA

Datorren larunbatean, ekainak 26, Zumaiako Aitzuri frontoian jokatuko da Gipuzkoako XI. euskal pilota egokituko finala. 10:30ean hasiko dira partidak, eta txapelketa honetan lehenengoz ikusleek frontoira sartzeko aukera izango dute (%60ko aforoa). Martxoaren 6an ekin genion txapelketari eta hauexek dira finalean parte hartuko duten bikoteak:

? Multzo urdina (Adimen urritasuna)
Iraitz Huegun-Xabier Arizkorreta / Eneko Sagarmendi-Haritz Lertxundi
? Multzo gorria (Adimen urritasuna)
Leire Esnal-Lorea Iribar / Xabier Olaziregi-Lander Ortega
?‍? Gurpildun-aulkian:
Beñat Lizaso-Manu Quesada / Hilario Olano-Mikel Merino

Eskerrik asko txapelketa hau posible egind duzue guztioi.

Zorte on denei!


 

Bilatu
Azken berriak