SEKULAKO EMAITZAK EUROPAKO IGERIKETA EGOKITUKO TXAPELKETAN

Maiatzaren 16tik 22ra egin da igeriketa egokituko Europako Txapelketa Madeiran, Portugalen. Bertan izan dira Espainiako selekzioarekin Nahia Zudaire (Buruntzaldea IT) eta Iñigo Llopis (Konporta KE) igerilari gipuzkoarrak.

Emaitza ezinhobeak lortu dituzte biek. Gogoratu beharra dago Llopisek Tokioko Paralinpiar Jokoetarako txartela duela jada, eta Zudairek oraindik aukera duela txartela eskuratzeko.

Hauexek lortu dituzten emaitzak:

IÑIGO LLOPIS:

Urrezko domina: 100 metro bizkar S8 kategorian.
Brontzezko domina: 400 metro libre S8 kategorian.
Brontzezko domina: 4×100 estiloko gizonezkoen erreleboan.

NAHIA ZUDAIRE:

Zilarrezko domina: 400 metro libre S8 kategorian.
Brontzezko domina: 100 metro libre S8 kategorian.

ZORIONAK BIEI EGINDAKO LANAGATIK, HANDIAK ZARETE!


 

Bilatu
Azken berriak