#Prest? ekimen berria jarri du martxan Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak etxean jarduera fisikoa egin ahal izateko. 6-21 urte bitarteko haur eta gazteentzako hainbat bideo prestatu ditugu Covid-19aren garai hauetan aktibo jarraitzeko. Webgunearen goiko aldean aurkituko dituzue bideoak #Prest? atalean.
Euskarazko azalpenak erdarazko azpitituluekin, modu dibertigarrian eta zeinu-hizkuntza duten bideoak osatu ditugu haur eta gazteentzat. Ondo pasa nahi duzu eta PREST zaude? Ba, ekin jarduera egiteari. MUGI ZAITEZTE!
Zure bideoa grabatu eta bidali nahi badiguzu gustora jasoko dugu hurrengo helbidean: multikirola@gkef-fgda.org ANIMA ZAITEZTE!