OZTOPORIK GABEKO BAINUA

Hamahiru urte dira ‘Oztoporik gabeko bainua’ programa martxan jarri genuela Hondarribiko hondartzan. Aurten ere, pertsona ugari hurbildu dira gure gunera, hondartzaz gozatzera, bainu egokitu bat hartzera edota ondo pasatzera. Guztira, 1.561 zerbitzu eman ditugu uztailaren 6tik abuztuaren 25era. Lan taldea da zerbitzu honek duen ezaugarririk preziatuena. Izan ere, erabiltzaileekin duten gertutasuna nabarmentzekoa da. Gipuzkoako txoko ezberdinetatik hurbildu dira erabiltzaileak, baita Espainiako hainbat tokitatik ere. Babesle eta laguntzaile guztiei esker, beste urte batez, urritasunak dituzten pertsonek itsasoan bainu bat hartzeko aukera izan dute!


Bilatu
Azken berriak