Kirol asegurua
edo istripurik egotekotan

kirol asegurua edo istripurik egotekotan

Atal honetan aseguru medikoa eta istripurik gertatzekotan jarraitu beharreko urratsen inguruko informazio osoa aurkituko duzu.

PREMIAZKO laguntza/HIL EDO BIZIKOA

HIL EDO BIZIKO URGENTZIAKO asistentziaren kasuan, lesionatuak edo larrialdietako osasun laguntza jaso ahal izango du gertuen dagoen osasun zentroan.

Larrialdiko arreta behar duen edozein federatuk Osasun Zerbitzu Publikoko (Osakidetza) ospitale batera joan beharko du.

Ez da beharrezkoa aseguru-etxeari deitzea istripuaren berri emateko.

Osakidetza Osasun Zerbitzu Publikoko zentroek artatutako larrialdiak Osakidetzaren kontura izango dira, Euskadiko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren martxoaren 30eko 2/2023 Legearen arabera (2023ko apirilaren 18an argitaratu zen), eta inola ere ezingo diete eskatu federatuari eta aseguru-etxeari laguntza horien kostua.

Euskaditik kanpoko Larrialdietarako, kontsultatu hemen

Premiazkoa EZ den asistentzia

Istripuaren ostean, “ Istripu Komunikazio Agiria” bete beharko da, dagokion Federazioak sinatu eta zigilatu beharko duelarik.

Dokumentazio atalean deskargatu dezakezu.

Aseguru-etxeari istripuaren berri eman beharko zaio, ALLIANZeko 24 orduko Arreta Zentrora deituz, 900 404 444 telefonora.


Istripua gertatu eta berehala jakinarazi behar da.

 

Telefono bidezko komunikazioan, hauek eman behar dira:

  • Lesionatuaren datu pertsonalak (federazioaren fitxa barne)
  • Ezbeharra gertatu den kirol klub edo erakundearen datuak
  • Noiz eta nola gertatu den
  • Kalte fisikoak

Datu horiek jasotakoan, Laguntza Zentroak espedientearen zenbakia emango du, eta hori partearen goiburuan idatzi beharko da.

Komunikatzaileak, ondoren, medikuaren txostenekin eta preskripzio medikoarekin batera, helbide elektroniko honetara bidaliko du jakinarazpena:

allianzaccidentes.autorizaciones@hna.es

Lesioa jasan duen pertsona federatua Itunpeko Osasun Zentrora joan beharko da  “Istripu Komunikazio Agiria” behar bezela bete eta bertan entregatuz.

(Asistentzia jasotzeko ezinbestekoa izango da istripu agiriak espediente zenbakia jasota izatea)

Dokumentazioa

Istripu baten berri emateko deskargatu beharreko dokumentazioa.

Istripu baten berri emateko deskargatu beharreko dokumentazioa

Itunpeko Osasun Zentroen zerrenda

Istripuren bat gertatu ezkero hauek dira bete beharreko arauak