Txirrindularitza

Federazio konbentzionalean integratutako paralinpiar kirola da, klub ezberdinetan praktikatzen delarik.

Txirrindularitzak modalitate desberdinak hartzen ditu barnean, baina denetan erabiltzen da bizikleta.

Errepideko txirrindularitza

Errepidean jokatzea du ezaugarri nagusia. Errepideko txirrindularitzan proba hauek daude.

  • Egun bateko proba.  Era honetako probarik arrakastatsuenei klasikoak deitzen zaie, eta horien artean nabarmentzen dira “txirrindularitzari monumentuak” deiturikoak.
  • Etapaz etapako probak.  Gutxienez bi egun izaten dira, eta sailkapen bat egiten da denboraren arabera.  Lineako etapak eta erlojuaren aurkakoak izaten dira.  Espainiako Itzulia, Italiako Giroa eta batez ere Frantziako Tourra dira sonatuenak.  Etapa guztiak ahalik eta denborarik gutxienean amaitzea da helburua.
  • Criteriuma: zirkuitu batean jokatzen da proba, eta errepidea itxita egoten da.
  • Banakako proba erlojuz kontra.
  • Taldekako proba erlojuz kontra.

Pistako txirrindularitza

Belodromoan egiten da eta pistako bizikletak erabiltzen dira; errepideko bizikletak dira, baina aldaketa batzuekin.  Hainbat proba mota daude:

  • Banakako abiadura proba.
  • Taldekako abiadura proba.
  • Erlojuaren aurkako kilometro bateko proba.
  • Banakako jazarpen proba.
  • Taldekako jazarpen proba.
  • Puntukako lasterketa.
  • Kanporaketa lasterketa.

Bideoa

Dokumentazioa

Hemen aurkitu ahal izango duzue araudiari buruzko dokumentazio guztia.

 

Kirol araudia (1)

Kirol araudia (2)

Kirol araudia (3)

Kirol araudia (4)

Kirol araudia (5)

Kirol araudia (6)

Kirol araudia (7)

Kirol araudia (8)

Kirol araudia (9)

Sailkapen araudia

Hemen aurkitu ahal izango duzue txapelketari buruzko dokumentazio guztia.

Dokumentu erantsietan formularioak aurkitu ahal izango dituzue lehiaketa desberdinetarako.

Atal honetan kiroletako espezialitate honen lehiaketa desberdinen emaitzak aurki ditzakezue.

Hurrengo

Ekitaldiak

There is no Event

Galeria