Larunbat honetan, azaroaren 15ean, Gipuzkoako slalom txapelketa gurpil-aulkian «Sergio Fernandez II. Memoriala» egingo da Lasarte-Orian, Michelin kirolgunean. Guztira, hamabost kirolarik parte hartuko dute, Ostadar eta Kemen elkarteetatik. Txapelketa 16:00etan hasiko da eta nahi duen guztiak etor daiteke lehiaketa ikustera.
Slaloma gurpil-aulkian desgaitasuna duten pertsonentzat sortutako kirola da. Oztopoen lasterketa baten antzekoa da, izan ere, ibilbide finko bat dago eta ahalik eta denbora laburrenean egin behar da bidean aurkitzen diren oztopoak gaindituz. Anima zaitezte ikustera!





