‘AUTISMOA DUTEN PERTSONEN EZAUGARRIAK ETA LAGUNTZA-ESTRATEGIAK’ FORMAKUNTZA SAIOA

‘Austimo espektro nahasmena duten pertsonen ezaugarriak eta laguntza-estrategiak’ formakuntza saioa antolatu dugu GKEFetik Hegalak Zabalik Fundazioarekin elkarlanean. Gautena elkartetik Imanol Rodriguez profesionala izango dugu gure artean saio hau eskaintzeko.

Irailaren 30ean egingo da formakuntza saioa, 17:00etan, Donostiako Kirol Etxean. Doakoa izango da eta interesa duen edonori zuzendua dago. Izen-emateak mugatuak direnez, apuntatzeko info@gkef-fgda.org helbidera idatzi behar da. Anima zaitezte!