HASTERA DOA GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA EGOKITUKO XII. TXAPELKETA

Pasa den asteazkenean egin genuen Amasako frontoian Gipuzkoako euskal pilota egokituko XII. Txapelketaren aurkezpena. Izan ere, larunbat honetan hasiko da txapelketaren lehenengo jardunaldia, adimen urritasuneko kategoriarekin Amasako frontoian. Maiatzaren 14a bitartean herriz-herri ibiliko gara, adimen urritasuna duten pilotariekin, baita gurpil-aulkikoekin ere.
Buruz-buruko finalak martxoaren 12an egingo dira Idiazabalgo frontoian, eta binakako finala, aldiz, maiatzaren 14an, Zumaian. Amasa-Villabona, Añorga (Donostia), Errenteria, Asteasu, Idiazabal, Andoain, Zarautz eta Zumaian jokatuko dira aurtengo partidak.
Aurten ikusleak sartu ahalko dira frontoira, beraz, animatzen zaituztegu partidak ikustera joatera!
Bilatu
Azken berriak