Datorren larunbatean, urtarrilaren 24an, Gipuzkoako Igeriketa egokituko Txapelketa egingo da Donostiako Bidebieta kiroldegiko igerilekuan. Goizeko 10:00etan hasiko da Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak antolatzen duen lehiaketa. Aurten, 46 igerilarik parte hartuko dute. 28 gizonezko eta 18 emakumezko ariko dira lehian, elkarte ezberdinetakoak: Konporta, Izarraitz, Aspace Araba, Haszten eta Gaude (Bizkaia) elkarteetako kirolariak, hain zuzen ere.
Bestalde, txapelketa ofizialetik kanpo, eskola kirol egokituko sareko 8 gaztek parte hartuko dute larunbateko txapelketan. Hauen kasuan, 25 metroko proba egingo dute, baina ez da sailkapen nagusirako kontutan izango. Helburua da gazte hauek lehen esperientzia bat edukitzea txapelketaren baitan.
Gaur Donostiako Udalean egin den prentsaurrekoan, Iñaki Gabarain (Donostiako Udaleko kirol zinegotzia), Roberto Ramajo (Gipuzkoako Foru Aldundiko zuzendaria), Blanca Aranguren (Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko presidentea) eta Juanma Oliden (Konporta elkarteko presidentea) izan dira.
Aurten, iaz baino parte-hartze handiagoa izango du txapelketak. Gainera, desgaitasun mota ezberdinak dituzten igerilariek parte hartuko dute, hala nola, adimen urritasuna, desgaitasun fisikoa edota ikusmen urritasuna duten igerilariak egongo dira. Nabarmentzekoa da ere, nesken parte-hartzea igo dela, eta orokorrean, igerilari gazte asko animatu direla.






