URRIAN HASIKO DIRA ESKOLA KIROL EGOKITUKO SAIOAK

Urtero bezala, aurten ere martxan jarriko dugu Eskola Kirol Egokituko (EKE) programa Gipuzkoako eskualde ezberdinetan. Urriaren 1ean hasiko dira saioak, eta aurten, maiatzaren 31n amaituko dira, ohiko eskola kirola bezala. Bi motatako saioak eskaintzen dira zerbitzu honetan: aretoko jarduera edota igerilekuan egiten dena.

Herri askotan eskaintzen den zerbitzua

Gipuzkoako herri ezberdinetan eskaintzen da zerbitzua: Andoain, Beasain, Donostia, Elgoibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Ordizia, Tolosa eta Zumarragan. Programa honen helburu nagusia da ohiko eskolaz kanpo geratzen diren ikasleei eskola kirola egiteko aukera eskaintzea euren beharretara egokituz. Beste urte batez, haur eta gazte ugari ariko dira parte hartzen.