BIZIPENEZ BETETAKO UDALEKU IREKIAK

Amaitu dira aurtengo udaleku irekiak. Ekainaren 30etik uztailaren 18ra, hiru astez, desgaitasuna duten gazteentzat udaleku irekiak antolatu ditugu Gipuzkoako herri ezberdinetan: Andoain, Aretxabaleta, Beasain, Donostia, Irun eta Zarautzen. Gazte ugarik parte hartu dute aurten ere, izan ere, udaz gozatzeko aukera pertsona guztientzat da.

Ekintzaz betetako egunak

Beste urteetan bezala, ekintza ugari eman ditugu aurrera talde ezberdinetan. Herri bakoitzeko parke eta ingurune naturalak, igerilekuak, hondartzak, frontoiak, zientzia museoa, Realaren estadiora bisita, san fermin eguneko ekintzak, musika, dantza eta kirola nagusi izan dira. Primeran ibili gara talde guztietan eta oso giro onean. Eskerrik asko haundi bat begirale lanetan aritu zareten pertsona guztiei, baita boluntario lanetan ibili zaretenoi ere. Hurrengo urtean ere gogoz itzuliko gara!