Boccia

Desgaitasun fisikoa, garun paralisia edota eratorritako garun lesioa duten pertsonek praktikatzen duten kirola da adarretan erabateko urritasuna edo urritasun partziala duten kirolarientzat sortua.

Bocciak jatorria Grezia Zaharrean du, 1970eko hamarkadan berreskuratu zuten Europako iparraldeko herriek, urritasuna zuten pertsonei egokitzeko asmotan.

Petankaren antzeko kirola da, eta soilik gurpil aulkian ibiltzen diren pertsonek parte hartzen dute, garun paralisiak eragindako gaitz larriak eta urritasun fisikoa handiak dituztenek, hain zuzen ere.  

Zehaztasun eta estrategia jokoa da, bere arauak dituena Nazioarteko Araudi batean jasoak.

Kirolarien urritasun mailaren arabera banatzen dira kategoriak. Denak dira urritasun larria dutenak, eta denak joaten dira gurpil-aulkian eserita, bolak jaurtitzen dituzte eskuekin edo oinekin, urritasunik larriena dutenek izan ezik; horiek malda baten laguntzarekin jokatzen dute, eurek behin norabidea hautatzen dutenean, laguntzaileak han jartzen die bola. Banakako, binakako eta taldekako probak daude, kirol misto bat da eta gizonezko zein emakumezkoak lehiatzen dira elkarrekin.

7 maila hauek daude: BC1, BC2, BC3 (banakako modalitatean) eta BC3 eta BC4 (binakako modalitatean), TALDEKAKOAZ gainera.

Jaurtiketa egiteko moduaren arabera (eskuarekin, oinarekin, malda baten eta pertsona baten laguntzarekin…) egiten dira sailkapenak.

Bideoa

Dokumentazioa

Hemen aurkitu ahal izango duzue araudiari buruzko dokumentazio guztia.

 

Bisfed International Boccia Rules 2018 – V.3

Sailkapen araudia

Hemen aurkitu ahal izango duzue txapelketari buruzko dokumentazio guztia.

Dokumentu erantsietan formularioak aurkitu ahal izango dituzue lehiaketa desberdinetarako.

Atal honetan kiroletako espezialitate honen lehiaketa desberdinen emaitzak aurki ditzakezue.

Hurrengo

Ekitaldiak

There is no Event

Galeria