MALEN URKIRIK AXA GAZTEEN TXAPELKETAN PARTE HARTUKO DU EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN

Malen Urkiri Konporta elkarteko igerilaria, igeriketa egokituko Euskadiko selekzioarekin parte hartzera deitu dute. Urtarrilaren 29 eta 30ean Valdemoron (Madril) egingo den AXA gazteen txapelketan parte hartuko du. 

Txapelketa honek Espainiako lehiaketa maila ezagutzeko eta espainiar estatuko beste igerilari batzuekin neurtzeko balioko dio zarauztarrari. Kirol epaimahai medikotik ere pasatuko da kirol sailkapen nazionala lortzeko, ezgaitasun motaren arabera. Hemendik zorte onena opa diogu!

Bilatu
Azken berriak