Berriak

Gaur, apirilak 28, Gorputz Hezkuntzako eguna kalean ospatzen da, baina aurten, etxetik izan beharko du. Ez gaitezen ahaztu, gorputz hezkuntzan ere pertsona guztiek parte hartu behar dutela!



#etxean atal berria ireki dugu www.gkef-fgda.org Federazioaren webgunean. Bertan, adin guztietarako errekurtsoak aurkituko dituzue, etxean jarduera fisikoa egin ahal izateko, baita joko eta eskulan ezberdinak ere, ipuinak, yoga familian, etab. Sar zaitezte!



Duela egun batzuk jakin genuen Paralinpiar Jokoak 2021ean egingo direla Tokion. Bitartean, kirol egokituko kirolariek entrenatzen jarraitzen dute etxean dituzten baliabide guztiak aprobetxatuz. Fernando Michelenak, tiratzaile gipuzkoarrak, ederki erakutsi digu konfinamendua ez dela aitzakia ez entrenatzeko. Gogor ari da lanean Tokiorako txartela lortzeko. Animo eta eutsi gogor!



Gaur, apirilak 2, Autismoaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federaziotik aurtengo aldarrikapenarekin bat egiten dugu "Ikasteko gai, lan egiteko gai". Izan ere, Autismoaren Espektroko Nahrasmena (AEN) duten pertsonek guztiok ditugun aukera berdinak izan behar dituzte. Gure kasuan, kirol arlotik, pertsona guztiek kirola egiteko eskubidea izan dezaten aldarrikatzen dugu.

Guztion artean, bidea egiten ari gara!



Gaur argitaratu da aldaketa Estatuko Aldizkari Ofizialean desgaitasuna duten pertsonei erreferentzia eginez. Kalera atera ahal izango dute beharrezkoa balitz edo medikuak aginduta, baina modu diskretuan eta ziurtagiriarekin ateratzeko gomendioa egiten da.



Covid-19a dela eta, hurrengo 15 egunetan etxean egon behar garenez, zer iruditzen zaizu gure artean denbora pasatzeko ideiak, argazkiak eta bideoak elkarbanatzen baditugu? Denon artean lortuko dugu aurrera egitea.

Parte hartu nahi izanez gero, hauek dira gure komunikazio kanalak:

-E-maila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

-Twitter: @GipKirolEgokitu

-Facebook: gkef.fgda.org

-Instagram: @gipkirolegokitu

Anima zaitezte parte hartzera!



Martxoaren 16tik aurrera Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko bulegoa itxita egongo da Covid-19a dela eta besterik esan arte. Lanean jarraituko dugu baina telematikoki, beraz, komunikazio kanalak hurrengoak izango dira:

-Telefonoz: 943462514

-Emailez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

-WhatsAppez: 688872933

Gure webgunean albisteak igotzen jarraituko dugu www.gkef-fgda.org atarian, baita gure sare sozialetan ere: Facebook, Twitter eta Instagram

Itxaropen mezu bat zabaldu nahi dugu hemendik, denon artean lortuko dugu egoera honi aurre egitea!



Larunbatean, martxoak 7, Irungo eskola kiroleko haurrekin egon ginen sentsibilizazio saioa egiten. Desgaitasun ezberdinen inguruko hausnarketa egin genuen ikasleekin, baita saio praktikoa kirol jokoen bitartez. Guztira, 3 txanda eta 200 ikasletik gora. Ederra esperientzia!



© 2021 GKEF-FGDA