Berriak

Pasa den larunbatean (maiatzak 30) Bizipozaren IV. jardunaldian parte hartu genuen Federaziotik. 'Haurren eskubideak jasoz, josiz, betez...elkarrekin bizipozez' izenburupean, gure ekarpena egin genuen. Eskerrik asko Bizipoza Elkartea, Peio Manterola eta TaPuntu zuen lanagatik!



Bizipozaren IV. Jardunaldia ospatuko da bihar, maiatzak 30 'Haurren eskubideak jasoz, josiz, betez... elkarrekin bizipozez! izenburupean. Online jardunaldia izango da eta 10:30ean hasiko da. GKEFtik bertan parte hartuko dugu interbentzio labur batekin. Jardunaldiaren informazio gehiago nahi izanez gero,


Hemen uzten dizuegu Eusko Jaurlaritzak aste honetarako atera dituen argibideak (maiatzaren 18tik 24ra). 1. Fasean kirola eta jarduera fisikoa nola eta non egin daitekeen argi azaltzen da!



Hartu margoak, errotulagailuak, tenperak...eta kontaiguzu zein kirol duzun gustukoen edo zer botatzen duzun faltan egun hauetan! Utzi irudimenari hegan egiten! Anima zaitezte! Zuen marrazkiak jasotzean, gure sare sozialetan jartzen joango gara.



Covid-19ak eragindako osasun krisia dela eta, pena handiz bertan behera utziko dugu zerbitzua aurten. 13 urte pasa dira Hondarribiko hondartzan lehen aldiz zerbitzua martxan jarri genuela. Bide horretan, desgaitasuna edota mugikortasun arazoak dituzten haur, gazte, heldu eta adinekoentzat itsasoaz berdintasunean gozatzeko aukera eskaini diegu.

Zerbitzu integrala, talde profesional batek gidatuta, pertsona boluntarioen laguntzarekin. Ilusioz eta gogoz ekin diogu urtero, eta berriz ere ekingo diogu ahal denean. Eskerrik asko orain arte programa zoragarri honen parte izan zaren guztiei, laguntzaile, babesle, entitate, etab...denon artean pertsona bera erdigunean jartzea lortu dugu!



Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuaren erabakiak ikasleen osasuna babestu nahi du, kirol lehiaketak ez baitu ahalbidetzen osasun arloko agintariek gomendatutako distantzia fisikoa mantentzea. Hori dela eta, eskola kirol egokituko jarduerak ere bertan behera geratzen dira.



© 2021 GKEF-FGDA