Berriak

Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratu ditu 2020erako Etorkizuneko Kirolariak. Horien artean, kirol egokituko atalean, hamar kirolari daude. Igeriketa, atletismoa, slaloma eta boccia dira kirolari horien artean dauden kirol modalitateak.

Etorkizuneko kirolari izendaturikoentzako onurak hauexek izango dira:

-Etorkizuneko kirolarien komunitateko kide izatea.

-Jardunaldi eta topaketa komunitarioetan parte hartzea (Kirol Experience).

-Saio informatiboak ikasketa, psikologia eta nutrizio arloetan.

-Onurak unibertsitateko eta unibertsitateaz kanpoko ikasketetan.

-Kirola eta ikasketak bateratzen laguntzea.

Zorionak denei!



Anoeta futbol zelaiaren obrak zirela eta, ia hiru urte pasa dira Donostiako Cemei eraikinera etorri ginela. Orain, Federazioaren betiko bulegora itzultzeko garaia iritsi da. Horregatik, datorren astean uztailaren 20tik 24ra lekualdaketa egiten ibiliko gara. Uztailaren 27tik aurrera gure Anoetako bulegoko ateak zabalik izango dituzue!



Desgaitasun egoera ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten atzo Mondra futbol kanpuseko parte-hartzaileek jokoen bitartez. Futbol kanpusaren barruan, atzoko eguna sentsibilizazio saioa egiteko aprobetxatu zuten. Gurpil-aulkian, antifazak jarrita...jolas ezberdinen bidez, desgaitasun egoeren inguruan hausnartzeko parada izan zuten parte-hartzaileek. Horrelako jardueren bitartez haur eta gaztetxoek gizartea anitza dela ikus dezakete!

 

Uda betean gauden honetan, esperientzia polit bat kontatu nahi dizuegu. Hegalak Zabalik Fundazioak martxan du Denur-Oztoporik gabeko bainua Kontxako hondartzan. Programa honi esker, edozein desgaitasun duen pertsonak orok itsasoaz gozatzeko aukera izaten du, beti ere, laguntza profesionalarekin eta beharrezkoak diren elementuekin. Eguraldi txarra izanez gero, Hegalak kirol zentroko igerilekuan saioa egiteko aukera izaten da. Horixe da pasa den astean Abdullah txikiak bizitako esperientzia bikaina. Abdullahk ez du gustuko soinu asko dagoen tokietan ibiltzea, konfiantza lortzeko denbora behar du, beste askok bezala. Baina zer ote da uraren magia! Lasai eta pozik ibili zen uretan, talde profesionalaren besoetan. Izan ere, pertsona orok du, desgaitasunak desgaitasun, bere ongizatea elikatzeko eskubidea! Ziur gaude, berriz ere errepikatuko duela!



Atzo aurkeztu zen Oñatiko Gaztelekuan Antxintxika elkartearen triatloi egokituko sail berria. Bertan izan ginen Federaziotik gure babesa ematen, horrelako ekimenak ongietorriak izaten baitira. Covid-19ak aurreikusitako lasterketak bertan behera utzi baditu ere, saila osatzen duten hiru kirolariak gogoz ari dira entrenatzen. Zorionak Antxintxika erronka berri honengatik!



Gaur ekin diogu aurtengo udaleku irekiei Gipuzkoako herri ezberdinetan. Donostia (irudian), Irun, Ordizia eta Zarautz izango dira aurtengo guneak. Eguraldiak ez badu gehiei lagundu gaurkoan, gazteak gogotsu etorri dira, ekintza ezberdinak egiteko irrikaz. Lau astez kaleetan, natur ibilbideetan, hondartzan, etab. ibiliko gara. Desgaitasunak ez duelako oztopo izan behar udaz gozatzeko! Eskerrik asko Hegalak Zabalik Fundazioa, Irizar eta Orona Fundazioa programa honen aldek apustua egiteagatik!



Aurten ere udaleku irekiak antolatu ditugu Federaziotik. Covid-19a dela eta, azken unera arte itxoin behar izan dugu, baina azkenean udaz gozatzeko aukera izango dugu! Segurtasun neurri guztiak kontuan izango ditugu. Eskerrik asko programa aurrera eramateko ditugun laguntzaileei. Hemen duzue informazio guztia! Izen-emateak Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.helbidean edota 943462514 telefonoan. Anima zaitezte!



Hegalak Zabalik Fundazioak Denur-Oztoporik gabeko bainua martxan jarriko du aurten ere Donostiako Kontxa hondartzan. Uztailaren 1ean hasiko dira zerbitzua ematen eta ekainaren 15etik aurrera aurretiko zita erreserbatu ahalko da. Zerbitzua abuztuaren 7a arte martxan egongo da. Aurten BERRIKUNTZA batekin dator zerbitzua. Aldagelan laguntza zerbitzua egongo da goizetan erabiltzaileen eskaerari erantzuna emanez, beraz, itsasoaz gozatzeko aukera ederra izango da. Hemen duzue informazio gehiago! Anima zaitezte!



Datorren astelehenetik aurrera, ekainak 8, bulegora itzuliko gara presentzialki. Ia hiru hilabetez telelana egin ostean, Federazioko ateak zabalduko ditugu. Jendaurreko ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da astelehenetik ostiralera, beti ere, segurtasun neurriak errespetatuz. Hala ere, orain arteko beste komunikazio kanalak ere indarrean jarraituko dute!



© 2021 GKEF-FGDA