Berriak

Datorren igandean, martxoak 31, Salto Systems osasunaren aldeko miliak lasterketa egingo da Irunen. BAT Bidasoa Atletiko Taldeak antolatuta, urritasunak dituzten kirolarientzako kategoria ere egongo da. 11:30ean Kolon pasealekuan hasita, eskola kirol egokituko programan parte hartzen duten gazte ugarik parte hartuko dute. Ondo pasa!




Gautenak antolatutako URDINDUZ ibilaldia Eibarren ospatuko da aurten. Martxoaren 31n, goizeko 11:30ean, Untzaga plazan emango zaio hasiera herriko kaleetan zehar igaroko den ibilaldiari. Egitarau zabala prestatu dute. Anima zaitezte!




Pasa den larunbatean, Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin batera, mendi irteera antolatu genuen Zumaiako flyscharen inguruan. Eskola kirol egokituan parte hartzen duten familia ugari animatu ziren eta ederki pasa genuen. Joelettari esker, haur eta gazteek mendiaz gozatzeko aukera izan zuten!




Euskal pilotako egokituko Master Cup txapelketa jokatu zen larunbatean (martxoak 23), Azkoitian. Urritasun fisikoa duten kirolarien partidak jokatuta, hauexek apirilaren 7an Beasainen jokatuko den finalera pasa diren bikoteak:
Javier Etxezarreta-Asier Navaridas / Beñat Lizaso-Joseba Lasa.
ETBk zuzenean emango du 12:00etan Beasaingo frontoitik. Zorte on bi bikoteei!




Euskal pilotako egokituko Master Cup txapelketa jokatu zen larunbatean (martxoak 23), Azkoitian. Adimen urritasuna duten kirolarien partidak jokatuta, hauexek apirilaren 7an Beasainen jokatuko den finalera pasa diren bikoteak:
Leire Esnal-Eneko Sagarmendi / Iraitz Huegun-Sheila Cueto.
ETBk zuzenean emango du 12:00etan Beasaingo frontoitik. Zorte on bi bikoteei!




Atzo aurkeztu zen Donostiako Hegalak kirol zentroan aurtengo euskal pilota egokituko master cup irekia. Martxoaren 23an jokatuko dituzten lehen kanporaketak Azkoitia, eta final handia apirilaren 7an egingo da Beasainen. Aurten, finala ETBetik jarraitzeko aukera izango da. Txapelketaren informazio gehiago: www.epeirekia.eus




Martxoaren 12tik apirilaren 26a arte urritasuna eta kirola batzen dituen argazki erakusketa ikusgai izango da Tolosako osasun zentroan. Fernando Zamarbidek azken urteetan ateratako argazkiak aurkituko dituzue. Urritasuna ez dadila oztopo izan kirola egiteko!




Lankorpe enpresa grafikoarekin sinatu dugu hitzarmena. Kirol egokitua bultzatzeko helburuarekin, lankidetza hitzarmena sinatu dugu 2019rako. Eskerrik asko zuen konfidantzagatik!




© 2021 GKEF-FGDA