Berriak

FORTUNA TXAPELDUN ESKRIMAKO ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Asteburu osoan zehar, Espainiako gurpil-aulkiko eskrimako Txapelketa eginda Donostiako Pio Baroja kiroldegian. Txapelketako 3. proba eta azkena jokatu da atzo eta gaur artean. Guztira, hamar kirolarik parte hartu dute, eta horietatik lau gipuzkoarrak izan dira, Fortuna kirol elkartekoak.

Taldekako proban garaile izan dira, gainera, Fortuna elkarteko gipuzkoarrak. Taldea, Alex Priorrek, Ayem Oskozek, Manu Quesadak eta Ramon Gonzalezek osatzen dute, Igor Otaeguiren gidaritzapean.

Txapelketako proba guztiak kontuan hartuta emaitzak hurrengoak izan dira:

ESPAINIAKO TXAPELKETA 2021:

Sable kategorian:

3. sailkatua: Iago Fernandez Garrido
2. sailkatua: Antonio Garrido Rodriguez
1. sailkatua, txapelduna: Alex Prior Majon

Ezpata kategorian:

3. sailkatua: Begoña Garrido De La Peña
2. sailkatua: Alex Prior Majon
1. sailkatua, txapelduna: Iago Fernandez Garrido

Florete kategorian:

3. sailkatua: Begoña Garrido De La Peña
2. sailkatua: Alex Prior Majon
1. sailkatua, txapelduna: Iago Fernandez Garrido

Zorionak gipuzkoar guztiei lortutako emaitzengatik eta beste kirolarie ere egindako lanagatik!



© 2021 GKEF-FGDA