ESKOLA KIROL EGOKITUA 2026-2027 IZEN-EMATEAK ZABALIK

Eskola kirol egokituan parte hartu nahi duzu urritik aurrera? Programako erabiltzaile ez bazara, dagoeneko hurrengo kurtsorako izen-emateak zabalik ditugu. 6-21 urte bitartean eskaintzen den programa da, ohiko eskola kiroletik kanpo geratzen diren haur eta gazteentzat. GKEFetik hainbat herritan eskaintzen dugu zerbitzua: Andoain, Astigarraga, Beasain, Donostia, Elgoibar, Hernani, Hondarribi, Irun, Ordizia, Urnieta, Tolosa eta Zumarraga.

Izen-emateak irailaren 4a arte egin daitezke. Hurrengo galdetegia bete eta zurekin harremanetan jarriko gara:

Galdetegia: https://forms.gle/D3bPdWjRLd6e1koH8

Programaren informazio gehiago: https://www.gkef-fgda.org/eu/zerbitzuak/eskola-kirol-egokitua/

 

Parteka ezazu:
Facebook
Twitter
Telegram
WhatsApp