Argazkia: GKEF
TXIRRINDULARITZA
IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK DA ANDOAINGO ETA ZARAUZKO TXIRRINDULARITZA KRITERIUMERAKO
Ekainak 29-30 asteburuan egingo da aurten txirrindularitza egokituko Gipuzkoako eta Euskadiko errepide eta erlojupeko txapelketa, Andoainen eta Zarautzen. Txapelketa honen barruan txirrindularitza egokituko kriteriuma egiten da Euskaditik kanpo etortzen dire parte hartzaileentzat. Ekainaren 29an Andoainen egingo ga erlojupeko proba, 16:00etan. Hurrengo egunean, aldiz, Zarautzen ospatuko da errepideko proba, 09:30ean. Izen emate epea zabalik egongo da ekainaren 27a arte! Animatu parte hartzera!
Argazkia: GKEF
IGERIKETA
V. 'SARA CARRACELAS' IGERIKETA SARIA BIHAR, ERRENTERIAN
Oarsoaldea Igeriketa Elkarteak antolatuta, 60 igerilari baino gehiagok parte hartuko dute bihar (maiatzak 11), 16:00etan, Errenteriako Galtzaraborda kiroldegian. Zorte on denei! Informazio gehiago: http://bit.ly/13lOJvQ
Argazkia: GKEF
PILOTA
HASIA DA ADIMEN URRITASUNA DUTEN KIROLARIENTZAKO PILOTA LIGA
Pasa den larunbatean (maiatzak 4) hasi zen adimen urritasuna duten kirolarientzako pilota liga Zubietako frontoian. Aurten, Gipuzkoako Pelota Txapelketak lau jardunaldi izango ditu eta zortzi bikotek parte hartuko dute. Bi modalitatetan ariko dira, hala nola, paleta eta eskuz. Hiru talde ezberdinetako kirolariek parte hartzen dute: Zarauzko pilota elkartekoak, Irungo Ramuntxo elkartekoak eta Donostiako pilota elkartekoak. Hurrengo jardunaldia, maiatzaren 18an jokatuko da Zarauzko Aritzbatalde frontoian. Finala, berriz, ekainaren 15ean egingo da Irunen. Zorte on parte hartzaile guztiei!
Argazkia: GKEF
PILOTA
PILOTA LIGAKO BIGARREN JARDUNALDIA BIHAR, ZARAUTZEN
Adimen urritasuna duten kirolarientzako ligaren 2. jardunaldia bihar (maiatzak 18) 10:00etan hasiko da Zarauzko Aritzbatalde frontoian. Animatu ikustera!
Argazkia: A. Mujika
TIRO OLINPIKOA
EMAITZA ONAK IKUSMEN URRITASUNA DUTEN KIROLARI GIPUZKOARRENTZAT EUSKAL HERRIKO TIRO OLINPIKOKO TXAPELKETAN
Asier Mujika eta Jose Manuel Corral kirolari gipuzkoarrek emaitza onak lortu zituzten pasa den asteburuan Iruñan jokatutako Tiro Olinpikoko Txapelketan. Beren gidariak, Alejandro Gonzalez eta Koldo Arrieta bertan izan ziren eurekin. Asier Mujikak hirugarren postua lortu zuen eta Corralek laugarrena. Gainera, Mujika Espainiako FEDC Tiro Txapelketarako (Abenduak 1 Madrilen izango da) sailkatu da. Zorionak!
Argazkia: GKEF
LIBURU SOLIDARIOA
'NO ME DIGAS QUE NO SE PUEDE' LIBURUAREN AURKEZPENA DONOSTIAN
Toni Martorellek, saskibaloi entrenatzaileak eta liburuaren egileak, ostiral honetan (apirilak 26) 'No me digas que no se puede' liburua aurkeztuko du Donostiako Kirol Etxean, 20:00etan. Liburuan bildu dituen gertaeren inguruan arituko da, hala nola, urritasunak dituzten pertsonek nola egin duten aurrera oztopo guztien gainetik! Animatu etortzera, oso interesgarria izango da eta!