#erronkak

I. Elkarteen arteko KIROL ERRONKEN txapelketa

Hasiko dira elkarteen arteko kirol erronkak!

Oso aukera ona da aktibatzeko eta jarduera fisikoa egoteko.
Hemen aurkitu ditzakezue parte hartzeko eta izen emateko informazioa.

Goazen denon artean kirol egokitua bultzatzera!

Informazioa

Cartel del I. Campeonato de Retos Deportivos entre Clubes.
- Erronka txapelketa, 7 kirol ezberdinez osatua izango da: Euskal pilota, atletismoa, futbola, saskibaloia, boccia, igeriketa eta mendia.

- Erronka parte hartzeko aukera, GKEF-ko kirol elkarte guztiei irekita egongo da (eta atxikitzeko prozesuan).

- Kirolari guztiek parte hartu ahal izateko, erronkek moldaketak izango dituzte urritasun motak kontuan hartuz. Norbaitek zerbait ezin badu egin, gurekin jarri harremanetan eta egokitzapena egingo dugu.

- Erronketan lortutako emaitza guztiak izango dira puntuagarriak naiz eta erronka osoa egitea ez lortu. Erronka bakoitzeko puntuazioa azalduko da erronkaren azalpenarekin batera.

- Erronka bakoitzaren bideoak osatuko ditugu, kirolariek burututako ekintzekin eta partekatuak izango dira denok ikusi ahal ditzazuen.

Prozedura, Araudia eta Sailkapena

Prozedura
TXAPELKETAN PARTE HARTZEKO PROZEDURA

- Elkarteak izena eman behar dute parte hartzeko bidalitako galdetegiko linka osatuz abenduak 3 baino lehen.

- Asteko erronka zein izango den web orrian azalduko da (azaroak 30etik aurrera).

- Lehen erronka astea azaroak 30eko astean izango da.

- Kirolari bakoitzak, erronkako bideoa elkarteko erronkako arduradunari bidali behar dio eta jokalari guztien bideo guztiak Wetrnasfer bidez bidaliko dira eskolaegokituak@gkef-fgda.org helbidera. Bideo bat kirolari bakoitzeko.

- Txapelketako sailkapena web orrian eguneratuko da.

- Elkarte hoberenarentzako saria izango da.
Araudia
Sailkapena

Erronkak

1. Erronka - Euskal pilota


DESKRIBAPENA

Pala edo erraketarekin, kolpeak eman behar zaizkio pilotari frontoiko toki ezberdinetatik hurrenez-hurren jarraian bote araudia errespetatuz. Toki hauek, frontoiko zenbaki ezberdinen paretik eman behar dira ondorengo ordenan: 1, 2, 3, 4, 3, 2, 1, 3, 2, 4, 1, 4.

EGOKITZAPENAK
GURPILDUN AULKIAN DAGOEN KIROLARIA edo IKUSMEN URRITASUNA DUEN KIROLARIAK
Inoiz euskal pilotan ibili ez bazara, kolpeak banaka egingo dira eta ona izateak balioko du jarraitu ahal izateko.

PUNTUAZIOA
1-5 kolpe bitartean puntu 1, 6-11 kolpe jarraian emateagatik 3 puntu, 12 kolpeak jarraian emateagatik 5 puntu. Kolpeak ezker eta eskuin eskuak txandakatuz badira, puntu gehigarria izango da. Guztira 6 puntu gehienez.

MATERIALA: Pilota eta pala (erraketa).

Persona jugando a pala
2. Erronka - Atletismoa
3. Erronka - Futbola
4. Erronka - Saskibaloia
5. Erronka - Boccia
6. Erronka - Igeriketa
© 2021 GKEF-FGDA