Asialdiko txartela

Nola tramitatu

AISIALDIKO TXARTELA zure jarduera fisikoa/kirola egiteko eta hori estaltzen duten aseguruak egiteko erabiltzen da.
Egoera bakoitzaren arabera, behar bezala tramitatu beharreko prozedurak hauek dira.

Nola egin kasu bakoitzean

Kirolari indibiduala

Ondorengo urratsak eman behar dira tramitazioa burutzeko kirolari indibidual bezala.

1. Urratsa. Dokumentazioa.

Ondorengo dokumentazioa jaso eta gure Federazioan entregatzea ezinbestekoa da.

  • Argazkia, karnet tamaina
  • NAN kopia (liburu familiarra txikien kasuan)
  • Minusbaliotasun ziurtagiriaren fotokopia
  • Aisialdiko txartela eskaera egiteko formularioa beteta eta sinatuta. Beharrezkoa den kasuetan guraso edo tutoreak sinatuta egon beharko da
  • Ordainketa egitea
    · Dokumentazioaren kuota taulan kontsultatu daitezke zenbatekoak
    · Ordainketa egitea k/k
    · Kontzeptua: Izen abizenak


2. Urratsa. Aurkezpena

Dokumentazio guztia federazioaren bulegoan aurkeztu beharko da tramitatu ahal izateko.


3. Urratsa. Txartela jasotzea

Behin urrats guztiak burututa, GKEF-k kirol aisialdiko txartela tramitatuko du eta Kirol Egokituen Euskadiko Federazioak bidaliko du txartela.

Klub/asoziazio baten partaide den kirolaria
Kirol espezializazio bat baino gehiago
Laguntzaile edo teknikaria

Eskubide eta Betebeharrak

Kirol egokituko aisialdiko txartelak izateak eskubidea ematen du norbanako kirol asegurua izatea (849/1993 errege dekretuaren oinarrien arabera), non derrigorrezko aseguruaren oinarrizko prestazioak zehazten direnak.

Lizentziak hau edukitzea eman dituzte eskubideak:

  • Kirol Egokituko Federazioetan integratzea ez dakar.
  • Bakarrik kirol jarduera ez ofizialetan parte hartzea ahalbidetzen du.
  • Dokumentu hau izateak txapelketa ofizialetan parte hartzeko eskubidea ez dakar.

Dokumentazioa

Kirolariak
Edozein urritasun
Kirol Egokituko Euskadiko Federazio aisialdiko txartela tramitatzeko deskargatu beharreko dokumentazioa.
Laguntzaile edo Teknikariak
Guztientzako dokumentazio orokorra
Deskargatu beharreko dokumentazioa aisialdiko txartela tramitatzeko.
© 2019 GKEF-FGDA