Tiro olinpikoa

URRITASUN FISIKOA ETA IKUSMEN URRITASUNA DUTENEK EGITEN DUTEN KIROLA GURE LURRALDEAN

Tiro olinpikotzat hartzen dira arma mota desberdinekin (karabina edo aire konprimituko pistola) itu finko batera jaurtitzea oinarri duten kirolak.    

Tiro olinpikoko lehiaketetan, urritasuna duten pertsonak erriflez edo pistolaz aritzen dira, bai aire konprimitukoak bai 22 kalibrekoak, gurpil aulkiko edo zutikako modalitateetan.    Banakako eta taldekako probak izaten dira.

Sailkapen funtzionaleko sistema bat erabiltzen da, urritasun desberdina izanik gaitasun bertsua duten jaurtitzaileak elkarrekin lehiatzea ahalbidetzen duena.

Olinpiar Joko Berezietako hamabi tiro probetatik sei irekiak dira emakumezko eta gizonezkoentzat, hiru emakumezkoentzat bakarrik dira, eta beste hiru gizonezkoentzat bakarrik. Bitxia izan daiteke, beharbada, itsuek punteria kirol batean parte hartzea.   Tiro olinpikoan lortu da hori, kirolaren oinarria bere horretan mantenduta eta soilik ikusmenaren zentzua entzumenarekin aldatuta.

Tiro olinpikoan aritu ahal izateko, aire konprimituko karabina bat erabiltzen da, mira teleskopiko berezi bat jarrita.  Mira teleskopiko horrek zirkuitu elektroniko bat du edo argia soinu bihurtzen duen zirkuitu bati konektatua dago.  Argiak ituaren gainean duen intentsitatearen arabera, soinu handiago edo txikiago bat bidaliko du.  Mira teleskopikoak argiaren isla jasotzen du itutik.  Era horretan, jaurtitzaileak aurikularretan entzungo du “laguntza”. 

 

Azaroa 2019
Al As Az Og Or Lr Ig
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30

Dokumentazioa

Araudiak
Hemen aurkitu ahal izango duzue araudiari buruzko dokumentazio guztia.
Lehiaketak
Izen-emateak
Emaitzak

Hurrengo ekitaldiak

Ez dago daturik hautatutako kirolarentzat
© 2019 GKEF-FGDA