Berriak

Badator adimen urritasuna duten arte martzial kirolarien XII. Bera Bera Nazioarteko Txapelketa. Datorren larunbatean egingo da, azaroak 16, Donostiako arte martzialetarako udal aretoan, 16:00etan. Anima zaitezte ikustera!


Pasa den astean, FICA, Nazioarteko Atletismo film festibala egin zen Donostian. Federaziotik hainbat ekintzetan parte hartu genuen, horien artean, osteguneko ekitaldian (azaroak 7). David Casino eta Rosalía Lazaro paralinpiar kirolariei ohorezko aquiles saria eman zitzaien, baita Hegalak Zabalik Fundazioko oroigarria ere. Ondoren Alicia Figueroa Federazioko zuzendari teknikoak gidatutako mahai-inguruan parte hartu zuten bi kirolariek.


Datorren larunbatean, azaroak 2, Antxintxika lasterketa inkusiboa egingo da Soraluze eta Bergara artean. Lehen aldiz, 'Zure irrifarra, nire indarra' ekimeneko parte-hartzaileak bertan izango dira. Anima zaitezte ikustera!


Azaroaren 4tik 9ra Fica, Nazioarteko atletismo film festibala ospatuko da Donostian. Aste osoan zehar, film eta laburmetrai ugari ikusteko aukera izango da. Azaroaren 7an, paralinpiarren eguna izaten da. Hori dela eta, film ezberdinak ikusteko aukera izango da Antzoki Zaharrean, eta horren ostean, Ohorezko Aquiles sariak banatuko zaizkie David Casino eta Rosalia Lazaro kirolari paralinpiarrei. Informazio gehiago nahiz izanez gero, hemen duzue: www.ficafestival.com


Aurreko urteetan bezala, Kemen kirol elkarteak desgaitasuna duten kirolarientzat Behobia-SS lasterketa antolatu du. Eguna azaroaren 10ean izango da. Geroz eta parte-hartzaile gehiago egoten dira urtero. Informazio gehiago www.kemen.org helbidean aurkituko duzue. Anima zaitezte!


Emozioa, urduritasuna, poza, ilusioa, beldurra... makina bat sentipen izan ditugu gaur. XIX. Josetxo Imaz memoriala egin da gaur Lazkaon, Txindoki atletismo taldeak antolatuta. Eurak izan ziren lasterketa honetan parte hartzeko inongo trabarik jarri ez zutenak, alderantziz, hasieratik jarrera irekia eta inklusiboa izan dute lasterketa antolatzerakoan. Bestalde, Orkli enpresatik etorritako boluntario ugari, gogoz eta ilusioarekin, 10 kilometrotan korrikalari bakoitzaren aulkia bultzatzeko helburuarekin. Eta azkenik, korrikalariak, garrantzitsuenak. Mugikortasuna baldintzatuta badute ere, euren irrifar eta oihuekin gustora aritu direla adierazi digutenak. Eskerrik asko 'Zure irrifarra, nire indarra' proiektuan parte hartzen eta laguntzen duzuen guztioi. Beste pauso bat inklusioaren bidean. Aupa zuek!


Zilarrezko domina irabazi du gipuzkoarrak BC1 kategorian Txekiako Nymburk hirian jokatzen ari den Bisfed Boccia txapelketan. Puntu garrantzitsu bat 2020an Tokion egingo diren Paralinpiar Jokoetako sailkapenerako. Zorionak!


Gaur aurkeztu da Ordiziako Orkli enpresan 'Zure irrifarra, nire indarra' proiektu berria. Desgaitasun egoera bizi duten haur eta gazte askok mugikortasun arazo ugari izaten dituzte jarduera fisikoa egiterakoan. Hortik abiatuta, herrietako lasterketan parte hartzeko helburuarekin jaio da proiektu hau, haur eta gazteek beste korrikalari baten moduan parte har dezaten. Lehenengo aukera datorren igandeko XIX. Josetxo Imaz Memorialean izango da, Lazkaon. Txindoki elkarteak lehen unetik argi izan du lasterketa inklusiboa egin nahi zuela eta haur eta gazte hauen parte-hartzea bultzatu dute. Horrez gain, nabarmentzekoa da, Orkli enpresako langile ugarik parte hartuko duela boluntario moduan, korrikalariei bultzatuz. Federaziotik ere bat egiten dugu proiektuarekin. Ederra ekimena!


© 2019 GKEF-FGDA